Basque Urban Graffiti Artist

Graffiti LABORE

Laster LABORE-k bigarren urteurrena ospatuko du eta horren harira, sukaldea apaintzeko guregana jo zuten.

Hemendik aurrera sukaldean antolatuko dituzten jarduera desberdinetan atze-oihal gisa izango dute Laborezainek egin dugun mural hau:Muraleko irudiaren bitartez gure arbasoei egin nahi zaie gorazarre eta lokala adierazten du, euskalduna.

Lehen planoan dagoen emakumeak sukaldean ariko direnei zein laborezainei begietara begiratzen die,  LABORE benetako proiektu bat dela adieraziz, parte hartzera gonbidatuz. Guztia Aiako Harria-ren azpian gertatzen da, Gipuzkoako mendigunerik zaharrenetarikoa eta bereziena, Oarsoaldeko herri guztietatik ikusten dena eta elkartzen gaituen sinbolo bat dena. Emakumearen protagonismoa apropos pentsatuta dago; betidanik familia ingurunetan, etxean, protagonistak izan bait dira.

Bigarren planoan, suaren inguruan gazteak, auzolanean, zerbait pozik sortzen ikus daitezke… suak euskal kulturan eta etxeetan izan duen zentralitateari keinu bat eginez. Izan ere, sukaldearen bitartez LABORE-ren proiektuaren inguruan komunitatea sortu nahiko genuke.

 

Next Post

Previous Post

© 2020 NEXGRAFF

Designed by Mikelota