Graffitia Baliarraingo Laiadoreak
Laiaren ezaugarri garrantzitsuenetako bat lan komunala eskatzen zuela zen, herri-lana edo auzo-lana. Normalean bi familia edo gehiago elkarrekin lanean aritzen ziren bata bestearen lurrean eta gero bestearenan. Familiako kide guztiek parte hartzen zuten genero-bereizketarik gabe. Gehienetan lurra ereiteko era hau festa batean bihurtzen zen, askotan umeek ere parte hartzen zutelarik. Labore lan era honek familien …