Laiaren ezaugarri garrantzitsuenetako bat lan komunala eskatzen zuela zen, herri-lana edo auzo-lana. Normalean bi familia edo gehiago elkarrekin lanean aritzen ziren bata bestearen lurrean eta gero bestearenan. Familiako kide guztiek parte hartzen zuten genero-bereizketarik gabe. Gehienetan lurra ereiteko era hau festa batean bihurtzen zen, askotan umeek ere parte hartzen zutelarik. Labore lan era honek familien arteko lankidetza saritzen zuen, eta komunitatea elkarrekin mantentzen laguntzen zuen, beste edozein faktorek ez bezala.
Aipatu bezala Laiaren beste ezaugarri garrantzitsu bat genero-bereizketarik ez zuela egiten zen eta berdintasuna ustartzen zuen. Baliarraineko irudian ikusten den moduan emakumeak eta gizonak batera aritzen ziren lanean nahiz eta Laia oso gogorra izan, ez bait zuen eskatzen aratuaren edo animalien nagusitasunean behar zen indarra. Antropologoen arabera, tiroko eta nekazaritzako animalien kontrola faktore garrantzitsua zen gizonek nekazal gizarteetan emakumeak menderatzeko. Mendiko emakumeek ez zioten aurre egiten lan-desabantaila horri, eta horrek lagundu zezakeen beste eremu batzuetan, hala nola herentziazko ohituretan, emakumeen berdintasuna berresten.

Billabonako Fleming euskal eskola publikoaren 50. urteurrena ospatzeko egindako graffitia.

Pasaiako Udalak bultzatutako murala aurkezten dizuegu. Mural hau Donibaneko frontoi ondoan aurkitu dezakezue, bertako haurrek diseinatu duten parkean.

Pasaia Donibaneko Gaztetxe zaharrean mota honetako espazioen errebindikazio gisa egindako graffitia, gaur egun hormatuta.

Galder Perez-eri, Radio Euskadiko Graffiti programako aurkezleari, zuzenean egindako erretratua, programa Donostiarra Boulevard-etik 2019ko nazioarteko irrati eguna ospatzeko eman zen.

Martaren jazz talde gogokoenetako baten graffitia… noski Brad Mehldauren hirukoteaz ari naiz.

Basauriko udalak Zirt-Zart eta PKM-rekin batera antolatutako Urban Festa jaialdirako egindako grafitiak.

Radio Euskadiko Graffiti programan kolaborazioa Galder Perez eta Xabier Segoviarekin:

Errenterian margotutako graffitia Euskal Eskola Publikoaren festarako (Maquina bat Taupada). Kasu honetan, obra naturan sartzen saiatu gara. Horma-irudia ibaiaren ondoan dago eta, horregatik, aukeratutako gaiak ibaiaren bizitzarekin integratzen dira. Horma-atalean, ahate bat ikusten da hegan eta arrain bat uretatik salto eginez, eta erdian, oinak bustitzen dituen neskatila bat.

Jolas bat dago marearekin, gorantz egiten duenean, haurraren oinak erabat estaltzen baititu, obrari halo poetikoa emanez.

Horma-irudia, gainera, bi paretetan banatuta dago, eta erditik, Oiartzunera daraman bidegorria gurutzatzen da. Hori dela eta, 2 ikuspegi ditugu, bata murala zati batean ikusteko aukera ematen duen bidegorri beretik, eta bestea ibaiaren beste aldetik. Bertatik, horma-irudia osorik ikus daiteke. Bi hormetan marraztutakoa ibaiaren alde horretako puntu zehatz batetik ikus daiteke soilik, eta horrek ikuslea oinez ibiltzera bultzatzen du puntu horretara iristeko,  eta berriro oinez ibiltzera, oinez goazen einean obra berriz nola deformatzen den ikusiz.

Mooneki-rentzat Legution egindako murala, bere diseinu batean oinarrituz: