Neri buruz
13 urterekin hasi nintzen graffitiak egiten, aitak furgoneta batean nire sinadura aurkitu zuen arte
Graffiti munduan nire abenturari ekin aurretik, klaseko apunteetan nire sinadura entrenatzen hasi nintzen, testuliburuen izkinetan boligrafoarekin tag-ak egiten. Gogo biziz desiratzen nuen eskuetan spray bat edukitzeko momentua. Graffiti bat egin nuen lehenengo aldia, ohikoa zen bezala, klaseko lagun batekin, herriko denda batean erositako sprayak erabiliz, skate park batean izan zen. Horrela hasi zen nire istorioa graffiti-artista gisa, eta denboraren poderioz ikuspegi artistikoago batera joan zen.

Ustekabeko topaketa batek nire bizitza aldatu zuen: nire aitak, nire sinadura, “NEX”, furgoneta batean identifikatu zuenean. Beti aipatzen du nere izena, Nextor, “x” batez erregistratu zutelako, nire sinadura beste askoren artean ezagutzeko gai izan zela. Egun hartan, sinadura ezberdinez estalitako furgoneta batek gurutzatu zuen bere bidean eta, guztien artean, “NEX” batek bere harreta bereganatu zuen. Argazki bat atera eta ni gogor errieta egiteko asmoz itzuli zen etxera. Hala ere, azkenean beste bi lagunekin batera graffiti tailer batean izena eman genuen. Azkenean, aitak eta biok bakarrik bukatu genuen tailerra, eta horrek elkarrekin muralak margotzen hastera eraman gintuen.
Erronkei aurre egin behar izan genien hasiera batean, hiriek askotan ez baitute kale-artistentzako espazio egokirik eskaintzen. Beraz, “Proisa”-ra maiz joaten hasi ginen, Pasaia San Pedroko frontoiaren atzean dagoen plazara, non erretratu ezberdinen pinturarekin esperimentatu genuen. Gogoan dut orduan, rap kulturarekin lotutako aurpegiak margotzeko zaletasuna nuela, Tupac Shakur, Eminem, Hard GZ, Wiz Khalifa, besteak beste.
Ustekabeko esperientzia honek artista gisa garatzeko eta artearen munduan horizonte berriak arakatzeko aukera eman dit.

Nextor Otaño